Ikusentzunezko Networking

Ikusentzunezko Networking

Olaia Elorriagak dinamitatutako Ikusentzunezko Industria Topaketa Getxo Sormen Hub berrian Iker Elorrieta edota Claudia Casado motatako profesionalekin, besteak beste. Manu Galarraga Eusko Jaurlaritzako Kultura teknikaria ere bertan izango da, Euskadin ikus-entzunezkoetarako dirulaguntzen gakoak emateko. Gainera, Iñigo Garmendia adituak Bizkaiko kultura- eta sormen-industrien araudi fiskalari buruzko masterclass bat eskainiko digu. Kulturaren industriaren barrutik esperientziak eta ikuspuntuak partekatzeko esparru interesgarria.

Surf Inklusiboko mahai-ingurua

LKBSFF Surf Inklusiboari buruzko Mahai-inguruaren II. edizioa. Iazko arrakastaren ondoren, eta aurtengo Martxa Solidarioarekin batera, dibertsitate funtzionala duten kirolarien topaketa bizigarri eta interesgarria izango dugu, Aitor Francesena ‘Gallo’ euskal surflari itsuaren gidaritzapean egingo den mahai-inguruan parte hartzeko. Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea (FEKOOR) eta Izurdeak Elkarteko ordezkariekin batera. Sarrera doan lekua bete arte.

‘Nomads’ hitzaldia

‘Nomads’ hitzaldia

Nomads-en eginkizuna ozeanoa babestuko duten surf eta bizimodu produktuak sortzeko berritzea da. Era berean, ahalik eta pertsona gehien hezi behar dira markaren eta sentsibilizazio-tailerren bidez itsas ekosistemak babesteko. Hitzaldi entretenigarria eta ondoren Nomads taldearen filma (40′).