INFO 2022

ENPRESA ETA ANTOLAKUNTZA BATZORDEA

TAUI MEDIA S.L.

TAUI MEDIAn urteak daramatzagu Zierbenan eta Sopelan surf zinemaldiak antolatzen. Esperientzia horri Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festival 2020tik antolatzea gehitu behar zaio, urtez urte gero eta arrakasta handiagoa izan baitu. Edizioz edizio, zinema-proposamenaren kalitatea handitu dugu, jarduerak optimizatu ditugu, gonbidatu eta protagonista paregabeen agendaz hornitu gara, eta jaialdia dinamizatu dugu, bertaratuengan eta edukian hazteko, kuantitatiboki eta kualitatiboki.

Aurten, proiektua sendotzea eta eragile laguntzaile berriak sartzea batu ditugu, eta are asmo handiagoko apustua egin dugu jaialdia maila guztietan indartzeko. Helburua da jaialdia nazioartean hazten eta kokatzen jarraitzea, eta espero dugu etorkizuneko edizioetan egungoan bezain urrats handiak ematea.